XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. Artikulua: APARTEKO HABOROKINAK.

Bi aparteko paga ordainduko dira, bata Uztailan eta bestea Eguberritan.

Hitzarmen honetako lehen urterako, paga bakoitza, indarreango Hitzarmenaren lehen eranskinean agertzen den urteko oinarrizko alokairuaren hamabirena izango da.

Bigarren urterako, hau da, 1990ko Martxoaren 1etik 1991ko Otsailaren 28raino, alokairu taularen arabera epe horri dagokion alokairuaren hamabirena.

10. Artikulua: ANTZINATASUNA.

Antzinatasun osagarri pertsonala ezartzen da, %5ekoa bi biurtekotako eta %10ekoa zazpi bosturtekoetako bakoitzean, momentu bakoitzean indarrean dagoen gutxienezko alokairu interprofesionalaren arabera kalkulaturik.

LAN-JARDUNA ETA ATSEDENA 11. Artikulua: LAN-JARDUNA.

Lan-jardunaren iraupena asteko 40 egiazko lanordukoa izango da.

12. Artikulua: ZERBITZUAREN JARRAIPENA.

Mugimenduko zerbitzuan, baldin eta Gidari-Hartzaileren bat ez bada zerbitzura agertzen, irteteko dagoen pertsonalak bira bat gehiago emango du atzeratutako lagunak edota errelebu berriak bere postua har dezan denbora emanarren.

13. Artikulua: ORDUTEGI TAULAK ETA GRAFIKOAK.

Zerbitzu Antolaketaren ordutegi finkoen taulak, Gidari-Hartzaileentzat Enpresa eta Enpresa-Batzordearen artean, amankomunean, 1989ko Otsailaren 28an onartutakoak izango dira, eta gainontzeko pertsonalarentzat indarrean daudenak, pertsonal guztia, zerbitzuak, dagokion tauleetan ezarritako eran egitera konprometatzen delarik.

Hala ere, aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, zerbitzuak edo laneko erregimenak aldaketaren bat izango balute, Enpresa-Batzordearekin aldez aurretiko akordio bidez, ordutegi taulak aldatuko lirateke.

Akordiorik ez balego, Agintaritza Laboral Eskudunaren erabakiari egongo da.

14. Artikulua: APARTEKO ORDUAK.

Eguneko konputoa ezarria dutenentzat, ohizko lan-jarduna gainditzen dituzten orduak, apartekotzat hartuak izango dira.

Gidari-Hartzaileentzat jardunaren bukaeran luzatzen diren denborak, atzerapena MATXURA, ISTRIPU EDOTA ERREPIDE ETENAgatik emango balitz, apartekoak izango dira.

Apartekoak bezala ordainduko dira ere lan-jarduna gainditzen dituzten denborak, baldin eta Ikuskariaren aginduz bidaia luzatu, edota zerbitzuren bat gehiago egin edo beraren zerbitzuaren azken irteera zenbait minututan atzeratu beharrean aurkitzen badira.

Aparteko orduen balioa, Hitzarmen honetako lehen urterako, honako hau izango da: MUGIMENDUKO PERTSONALA./ Ikuskariak / Gidariak-Hartzaileak /.

TAILERREKO PERTSONALA./ Arduraduna / Taldeburua / 1. mailako ofiziala / GAUEKO PERTSONALA.